Bat gutxiago: Joseba Vizan kalean da

Brasilek baztertu egin du Espainiako erresumak eskatutako Joseba Vizanen estradizioa, leporatzen dioten delitua preskribituta dagoelako. Atzo mobilizazioak egin ziren haren jaioterrian, Basaurin, Vizanen askatasuna exigitzeko.

Atzoko bistan parte hartu zuten bost epaileek aho batez erabaki zuten basauriarra askatzea, eta ez zuten zalantzarik erakutsi preskripzioaz. Azken aldian, nazioarteko hainbat epaitegik Espainia euskal presoen gaiarekin erakusten ari den jarrerari aurre egiten diote.

Erabakiak pozten gaitu, preso bat gutxiago dagoelako, Joseba Vizan aske dagoelako. Ez dugu ahaztu behar oraindik iheslari izaten jarraitzen duela Brasilen, bere jaioterria ezin baitu zapaldu.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades