BADA GARAIA, PRESOAK KALERA

KALERA KALERA dinamikaren baitan, 300 bat euskal preso politiko ohi Donostian elkartu dira, presoen aferari konponbidea emateko lehentasunen berri emateko. Era berean, "Bada garaia. Presoak kalera" goiburupean apirilaren 21ean Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin dute. Agiria Aritz Arginzoniz eta Sara Majarenasek irakurri dute.

 

"Preso ohiak Usurbilen elkartu ginen duela bi urte argi esateko Ezker abertzaleak, eta guk, oraindik espetxeetan daudenekin patioa, bizipenak, eztabaida politikoak eta sentipenak partekatu ditugunok, inoiz ez ditugula bakarrik utziko. Adierazpen bat  egin zen errepresaliatu politikoen espazioan dauden errealitateak, konpromisoak eta etorkizunerako erronkak gainetik azalduz. Preso, errefuxiatu eta deportatuekiko maitasuna eta ahalik bizkorren guztiak etxean izateko gure desioa  ozen adierazteko.
Gaur, ordutik bi urtera, San Telmo Enparantza honetan agertzen gara preso ohiok “preso politikoen nazioarteko egunaren” markoan. Preso ohiok eta EA osoak euskal preso, errefuxiatu eta deportatuen izaera politikoa azpimarratu nahi dugu. Politikoa da beraien borroka, herri honetan, Euskal Herrian, konpondu gabeko gatazka politiko bat egon delako eta oraindik dagoelako, eta gatazka horretan modu ezberdinetan parte hartu dute presoek. Errealitatea, kontzeptuak eta beren esanahiak maneiatu eta itxuraldatu nahi diren garai honetan haien izaera politiko hori aldarrikatzeko Bilboko kaleak berriro betetzera dei egiten dugu.
Gauza asko gertatu da bi urte hauetan, batzuk positiboak eta beste batzuk mingarriak. Positiboen artean, gatazkaren ondorioen konponketa integralerako marko bat eraikitzeko eman diren pausuak; prozesu honetan ekarpen garrantzitsuekin inplikatu dira EA eta EPPK. Gertaera mingarrien artean daude hiru euskal preso politikoren heriotzak: Kepa del Hoyo, Belen Gonzalez eta Xabier Reyrena. Bihoakie beraiei eta beren senideei gure maitasuna eta errekonozimendua.
Estatuak, bere gobernua buru duela, edozein aurrerapen oztopatzeko ezartzen duen blokeoaren eta zailtasunen gainetik,  erresoluzio markoa eraikitzen ari da poliki poliki. Zentzu horretan urratsak ematen ari dira bai Hego Euskal Herrian eta bai Ipar Euskal Herrian. Estatu frantsesean elkarrizketa bide bat ireki da Ipar Euskal Herriko delegazio anitz baten eta frantziar Justizia Ministerioaren artean; orain artean izandako immobilismoa haustea lortu du horrek, Euskal Herritik hurbilago diren espetxeetara aldaketak eginez.
Hego Euskal Herrian aurrerapenak mantsoagoak baina sendoak dira gatazkaren ondorioei konponbideak bilatzeari begira. Badago adostasun bat eragile politiko, sozial eta instituzionalen artean gai urgenteenen
inguruan, hau da, egungo espetxe politikaren amaiera, sakabanaketaren amaiera, preso gaixoen askatasuna. Horren adierazle dira Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko Parlamentuetan zentzu horretan lortutako akordioak.
Konponketa markoaren eraikitze lanak beharrezkoak ditu eragile sozial eta politiko guztien ekarpen positiboak, parte-hartze bateratuen espazioak argitzen eta proiektatzen joateko. Zentzu honetan, lehengo udan amaitu zen eztabaidan, legedia arruntaren bidea juridikoki eta politikoki egiteko konpromisoa hartu zuen EPPK-k. Bide hau inplementatzen ari dira jada espetxeetan. Baina Estatu espainiarrean hau eraginkorra izango bada ezinbestekoa da lehen gradu penitentziarioari bukaera ezartzea.
Euskal gizartearen gehiengoak, eragile politiko eta sozialek, euskal instituzioek, EA-ak eta EPPK-k kontsentsu bat ezarri dute prozedura auziaren inguruan: legedia arrunta. Prozesu horretan gainditu beharreko aurreneko traba da lehen gradu penitentziarioa. Estatua, bere gobernua buru duela, eskubide horretara bidea trabatzen saiatuko da. Traba horiek, ukapen horiek, herri gisa batuko gaituen arma politiko bilakatu behar ditugu, bakea, askatasuna eta elkarbizitza lortzeko. Kontsentsua egotean ukapena ez zaie soilik presoei egiten, kontsentsuan parte hartzen duten guztiei baizik.
Lehen graduari helegitea ezartzeak funtsezko garrantzia izango du aurrerantzean erresoluzio markoan. Lehen gradua gainditzea leimotiv politiko bilakatu dezagun, bada, ez delako eskaera administratibo soila, eskaera politikoa da batez ere.
Guk, preso politiko ohiok, KALERA KALERA dinamikaren baitatik, apirilaren 21ean arratsaldeko 5:30etan Bilboko Casillatik abiatuko den manifestaldira joateko deia egiten dugu.
Gora EPPK! Gora Herria!
Donostian, 2018ko ekainaren 15ean"


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)

Siguen castigando a Izar

Kontxi Ibarreta - Sara Majarenasen ama eta Izarren amona

Xabier Rey, ez gehiagorik!

Josu Barandika Zubiaga