Asteburuan dispertsio politikak eragindako bigarren ezbeharra, urteko laugarrena

[Etxerat]

Curtiseko espetxean (Pontevedran, bere etxetik 700 kilometrotara) dagoen Luis Mariñelarena preso politiko etxarriarraren bi lagunek asteburu hontako bigarren istripua pairatu dute, urteko 33 egun hauetan euskal preso politikoen senide eta lagunek pairatzen duten laugarren istripua dela aipagarria da. Ezbeharra goizeko 10:30ak aldera gertatu da, Cantabria inguruan kazkabarra hasi denean. Euskal presoaren lagunen kotxeak irrist egin du eta beste kotxe bati kolpea jo dio; ondoren hesiari. Denak onik atera dira eta Luis Mariñelarenaren bi lagunek bidaia jarraitzea lortu dute, bisita burutuz.

Etxerat elkarteak istripu berri hau salatu nahi du, azpimarratuz zoriak ekidin duela ezbehar honen ondorioak larriagoak ez izatea eta gogorarazi nahi du istripu hauen erantzukizuna dispertsio politikaren kudeatzaile eta bermatzaileena dela. Astebururo, bisita dagoenean, euskal preso politikoen senide eta lagunak bidai luzeak egitera behartuak daude; hauek espetxera iristeko egin behar duten distantzia, errepidearen egoera eta ezarritako ordutegiei erreparatu gabe.

Etxerat elkarteak euskal gizarteari, eragile eta erakunde ezberdinei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die, dispertsioarekin behingoz amaitu arte.

Elkarteak atzo iragarritako konzentrazioak mantentzen ditu, beste berri bat gehituz otsailaren 8an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Etxarri Aranazko plazan.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.