Asier eta Iñakiren oroimenezko ekitaldia Soraluzen

[ETXERAT, 2019-IX-9]

18 urte betetzen dira gaur Asier Heriz eta Iñaki Saez hil zirenetik. Errepidean hil ziren, kotxe istripu baten ondorioz. Maitasunez gogoratzen ditugu biak. Bizirik mantentzen dugu haien irrifarraren oroitzapena.

18 urte pasa dira eta gaur Soraluzen batu gara, urtero bezala, ozen esateko inoiz gehiago gerta ez dadin, urrunketa eta dispertsioa behingoz bukatu behar dela, eta Asier, Iñaki eta dispertsioak eragindako gainontzeko hildakoak aitortuak izan behar direla, zilegia delako eta gure mina, etorkizunera begirako aurrerapausoa bihurtu behar dugulako.

Badugu aurrera egiteko eskubidea. Aro berria finkatzeko pausoak ematen ari gara. Kostata, baina aurrera goaz. Aro itxaropentsurantz abiatzeko eskubidea dugu, konponbidea, elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean gaude eta horretarako ezinbestekoa da dispertsioak eta salbuespen espetxe politika krudel honek eragindako sufrimendua aitortzea.

Joan zen ekainan Jose Mari Maruri, eta Pili Arzuaga eta Alfonso Isasiren oroimenez ekitaldiak burutu genituen Zierbena eta Laudion. Gaur Soraluzen, ekitaldi xume hau konpartitzen dugu, Asier eta Iñaki gogoratzeko. Asier Heriz eta Iñaki Saez hil ziren Avilako espetxera Lurdes Txurruka euskal presoa bisitatzera zihoazela. Ez ziren iritsi bisitara, haien etxetik 400 kilometrotara zegoen espetxerako bidean kotxe istripua pairatu zutelako. Arrate eguna madarikatu hartan, bi lagunak hiltzeaz gain, kotxe berean zihoan Irantzu Benito larri zaurituta gelditu zen.

Gure mina, gure sufrimendua mantentzen da oraindik ere, senide, lagun eta gertukoen sufrimendua. Iñaki eta Asierek pairatu zuiten istripuaren aurretik eta ondoren ere, ehundaka istripu gertatu dira. Egoera ez da aldatu. Egia eta memoriaren ohorez, gaur hemen, gogoratu nahi ditugu, eta Rosa, Arantza, Sara, Leo, Karmele, Iñaki eta Argi, Jose Mari, Mari Carmen, Antxoni, Pili eta Fontso, Ruben, eta Natividad.

Dispertsioak eragindako biktimak dira guzti guztiak, errepide arriskutsuak zeharkatu zituztelako, inposatuta, espetxe urrunetan maite zituztenak ikusteko, entzuteko eta besarkatzeko. Dispertsioaren biktimak dira eta horren aitortza ezinbestekoa da inoiz gehiago gertatu ez dadin.

Gaur, asteburu honetan ere, dozenaka lagun, senide eta gertukoak errepidetan ari dira, haien bizitza arriskuan jarriz. Senideak izategatik, maitatzeagatik, zigorra ordaintzen ari gara oraindik ere. Urrunketak kalte handia ekarri du. Hau zentzugabekeria handi bat da. Horregatik diogu, senide eta lagunak izatea ez dela delitua. Horregatik, konponbidea, elkarbizitza eta pakearen aldeko autua egiten dugu. Horregatik herri honen etorkizuna irabazteko, dispertsioak eragindako biktimen aitortza ezinbestekoa da. Horregatik sufrimendu guztiak aitortuak izan behar dira.

Guar Soraluzen Asier eta Iñaki gogoan ditugula, haien senide eta gertukoei gure maitasuna ete gure elkartasuna helarazi nahi dizkiegu. Urrunketaren bukaera, memoria eta etorkizunarekiko konpromisoa adierazi nahi dugu gaur hemen.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea