Asier Aginako euskal preso eria aske utziko dute

[Berria]
Asier Aginako Etxenagusia euskal preso eria (Durango, Bizkaia, 43 urte) libre utziko dute gaur arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala erabakita. Haren familia Picassent espetxera bidean da (Valentzia, Herrialde Katalanak). Gaixotasun larria du Aginakok; joan den abenduan ondoezik sentitu zela-eta, urtarrilaren 16an ebakuntza bat egin zioten. Espetxera eraman zuten berriro astebete geroago.

Gaur atera du presoa libre uzteko autoa Angela Murillo epailea buru duen Zigor Aretoko 4. salak, defentsa abokatuak pasa den urtarrilaren 15ean egindako eskaerari erantzunez. Mediku txostena ere eman zion abokatuak epaileari, eta, Zigor Kodeko 80.4 artikuluan oinarrituta, kondena eteteko eskatu zuen. Fiskaltzak esan zuen auzi medikuari ere txostena eskatzeko; honek atzo igorri zuen, eta fiskaltza ez da Aginako askatzearen kontra agertu.

2004ko ekainean atxilotu zuten, Coulainen (Frantzia), ETArekin lotuta. Zortzi urteko zigorra ezarri zioten Frantziako Estatuan, eta, kondena amaitzean, Espainiaratu egin zuten. Zortzi urteko espetxea jarri zioten, eta hori ari zen betetzen. 2020ko maiatzaren 2rako zeukan ezarria irteera data. Hiru laudenak beteta zituen, beraz. Lehen graduan zeukaten.

Picassenten dago preso, halaber, Aginakoren bikotekide Aitziber Coello, 3 urteko haurrarekin. Etxerat-ek bezala Altsasu (Nafarroa) erreferentzia hartuta, 560 kilometrora dago kartzela hura.

Jaiki Hadi medikuen elkarteak duela hiru aste esan zuen 21 euskal presok dituztela gaitz larri eta sendaezinak. Aginako ez zegoen zerrenda horretan.

Hiru hurbilketa

Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak hiru euskal preso hurbilduko ditu Euskal Herri inguruko espetxetara. Oier Goitia Abadia MurtziaII espetxetik Asturiaseko kartzelara lekualdatuko dute; Javier Atristain Gorosabel, Murtzia II-tik Soriako espetxera, eta Andoni Murga Zenarruzabeitia, A Coruñako Texeiro espetxetik Zaragozako Zuerako kartzelara.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.