Anderson eurodiputatuak Fernandez Iradiren kondena etetea eskatu du bisita egin ondoren

[ETXERAT] Etxerat Elkarteak Europan egindako lanaren baitan eta, bereziki, Basque Friendship Groupeko diputatuek hartutako konpromisoak direla medio, gaur Martina Anderson Sinn Feineko diputatuak Ibon Fernandez Iradi bisitatu du Lannemezango espetxean. Fernandez Iradik Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 2012an. Bisita egin ondoren, Andersonek, Lopez Iradiren kondena etetea eskatu du eta, bidez batez, gaixo larriak dituzten 21 euskal preso politikoen auzia konpontzea eskatu du eurodiputatu irlandarrak.

Gaurko ekimena joan zen asteartean iragarri zuten eurodipitatuek. Bai Frantzian zein Espainiako espetxeetan gaixotasun larriak pairatzen dituzten euskal presoak bisitatuko dituzte Basque Friendship Groupe taldeko diputatuek.

Izan ere, Lidia Senrak (Galiziako europar diputatua GUE/NGLn), Martina Anderson eta Lynn Boylan Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean), Martina Anderson eta Lynn Boylan (Sinn Féin), Mark Demesmaekerrek (NVAko europar diputatua, ECR taldean), eta Josep-Maria Terricabras (ERC), Txus Martin, Josetxo Arizkuren, Gorka Fraile eta Ibon Fernandez Iradi bera ikusteko baimenak eskatu dituzte.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera ezagutzeko europarlamentariek emandako aurrerapausoa txalotu egiten dugu Etxerat Elkartetik, horrek gainera zeharo lagunduko die parlamentariei, giza eskubideen aldeko lanean aritzeko, bereziki, preso dauden pertsonen alde eta batez ere, gaixo dauden presoen eskubideen alde. Urrunketa etetearen alde igaz agertu zen Bergeron Txostena, Europako Parlamentuko gehiengoak onartu zuela gogorarazi dute Basque Friendship Groupeko diputatuek.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)