'Amaren etxea', senideen historia jasotzen duen liburua

Jokin Urainek idatzitako "Amaren etxea. Euskal preso politikoen senideen historia bat" liburua aurkeztu berri du, Astero argitaletxearen bidez. Liburuan euskal preso politikoen senide eta lagunek jasaten duten sakabanaketa eta urrunketaren testigantzak jasotzen dira.

Bizitzan ibilbide ezberdinak izan arren patu berberak batzen dituen gizonezko eta emakumezkoak, gazte eta nerabeak, heldu edo adintsuak dira ahostunak: maite kuttunen bat dute espetxean, etxetik ehunka kilometrora, eta senideak eta lagunak ere zigortzen dituen sakabanaketa eta urrutiratzearen espetxe-politika krudelaren biktima bilakatzen ditu horrek. Memoria kolektiboaren ariketa bat dira lekukotza hauek.

Liburuaren prezioa 25 eurokoa da. Durangoko azokan eskuratu ahal izango da Gararen standean. Gara egunkariaren kupoi bat beteta kioskoetan erosteko aukera egongo da. Bestela denda.naiz.eus webgunearen bidez edo 944245556 telefono zenbakira deituta lor daiteke.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)