Adineko senitartekoei dispertsioak nola eragiten dien jasotzen duen filma

Euskal preso politikoen senitarteko adinekoen errealitate gordina jaso du "Azken arnasa arte" filmak, bere garaian Motxilaren umea filmak egin zuen bezalaxe. Sakabanaketak eta urrunketak nagusienei nola eragiten dien islatzen du Rita Naveira eta Koldo Zelestinoren zuzendaritzapean eginiko film honek.

Film honen protagonistak gure nagusiak dira, gure aitita-amamak. Denok dakigu zer nolako garrantzia eduki duten betidanik guretzat, gure seme-alabentzat….beraien laguntza, hurbiltasuna eta maitasuna eredugarriak izan direlako. Inoiz ez gaituzte botata utzi eta beren eskuetan egon den guztia emateko prest egoten dira, zabaltasun handia adieraziz. Egoera latzetan ere, beraien berotasuna eta begiraden lasaitasuna helarazi dizkigute, haientzako izugarrizko ahalegina eta oinazea suposatu duen arren.

Film honetan, espetxeak eratortzen duen egoera gogor baten aurrean gure nagusien jarrera islatzen da, eta berriro ere eredugarria eta txalogarria suertatzen da.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)