Abenduaren 22an presoen kaleratzea exijituko dugu Iruñean

Hemen bildu garenak Iruñerriko auzo eta herri ezberdinetako auzokideak gara. Herri mugimenduan, sindikalismoan edota elkarte ezberdinetan lan egiten dugun herritarrak gara. Bizi dugun errealitatea eraldatu nahi dugu eta horretarako bi lanabes besterik ez ditugu ezagutzen: konpromisoa eta lana. Auzoz auzo eta herriz-herri. Errepublikazale ezkertiarrak gara, abertzaleak, independentistak. Hori da gure jomuga: Herri honetako herritarrek Euskal Errepublika bat aldarrikatzea, herritar xumeen zerbitzura egongo dena. Espainiar Erresuma borboidarra, fatxa, ustelkeriarena, entxufismoarena, militarrena, IBEXarena eta Guardia Zibilarena Historiako liburuetara bidaliko duena.

Baina bide horretan aspaldidanik bidailagunak faltan ditugu. Estatu espainolak bere horretan segitzen du Euskal Preso Politikoen Kolektiboraren aurka. Oraindik 200dik gora preso ditugu espainiar zein frantziar espetxeetan sakabanatuta, salbuespenezko espetxe politika baten menpe. Estatu Espainolak, ez sozialista eta ez langilea den alderdi horren gidaritzapean, ez du oraindik inolako pausu nabarmenik eman espetxeetako egoera aldatzeko. Iragarritako espetxe politikaren aldaketa ez da inolako neurri zehatzetan atzeman. Kosmetika hutsa. Aitzitik, salbuespenezko neurriek bere horretan diraute: Sakabanaketa, lehen graduaren mantentze sistematikoa, preso gaixoen eta 3/4ak bete dituztenen askatasunaren ukazioa edota zigorren luzapenerako egindako arkitektura juridikoa.

Aietetik Arnagara herri honek aldebakartasunez zabaldu duen eskenatoki politiko berriak ezinbestean erabat ezberdina izango den espetxe politika bat behar du. Gehiago itxaron beharrik gabe. Euskal Herrian badago gehiengo herritarra, badago gehiengo sindikala, badago gehiengo politikoa eta badago gehiengo instituzionala behin eta berriz preso eta iheslarien egoerari irtenbide demokratiko bat ematea exijitzen duena. Orain da momentua. Presoek espetxeak utzi eta etxera itzuli behar dute. Hori gertatzen ez den bitartean ezingo dugu inolaz ere normalizazio politikoaz hitz egin.

Horretxegatik, Iruñerriko bizilagun bezala, deialdi bat luzatu nahi diogu gizarteari, datorren abenduaren 22an era masiboan kalera atera dadin euskal preso eta iheslarien etxeratzea exigituz eta presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko neurri guztiak indargabetuak izan daitezen aldarrikatzeko:

1.- Sakabanaketa politikaren amaiera.

2.- Preso gaixoen berehalako askatasuna.

3.- Zigor luzaketen amaiera.

4.- Lehen graduaren amaiera.

Ez dugu ixilik gelditu nahi. Ezin dugu. Ezinbestekoa da kalera ateratzea egoera hau iraultzeko. Iragan abenduan egin genuen “Iruñerria Kalera, Presoak Etxera” lelopean. Uztailan berriz ere egin genuen “San Ferminak presorik gabe!”. Behar adina aldiz aterako gara. Ez gara nekatuko. Orain da momentua. Abenduaren 22an “Bada garaia, presoak kalera!”.


 

MANIFESTAZIOAREN EZAUGARRIAK:

Lehenik eta behin hiru zutabe aterako dira 17:15etan Iruñerriko puntu ezberdinetatik, autobus geltoki zaharrean elkartuko direnak. Bertatik, 18:30tan manifestazioa egingo da Gaztelu Enparantzaraino.

  • ASKATASUNA ZUTABEA: Irteera Barañaingo limitetik, Barañain etorbidea, Golem zinemak, Baiona Etorbidea, Armadaren etorbidea, Bakearen Plaza autobus geltoki zaharra.

  • ELKARTASUNA ZUTABEA: Irteera Atarrabiako katetik, Serapio Huici etorbidea, Burlatako kale nagusia, Behe Nafarroa etorbidea eta autobus geltoki zaharra.

  • DUINTASUNA ZUTABEA: Errotxapeako gaztetxea, Marcelo Zelaieta, Atarrabia etorbidea, San Kristobal kalea, Magdalena, Labrit aldapa, Amaia, Orreaga etorbidea, Garcia Ximenez eta autobus geltoki zaharra.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)