43 urteko “etengabeko ihesaldia” amaitu du Eloi Uriartek, herrikideen besarkada eta txalo artean

[plaentxia.eus] Plaza Berria eta inguruak bete egin dira herritarrez eta kanpoko bisitariz gaur iluntzean. Izan ere, euskal presoen aldeko hileko azken elkarretaratzean bisita berezia izan da: 43 urtez deserrian izan den Eloi Uriarte bertaratu da. Ongi-etorri bero eta hunkigarria egin diote herrikideek. Batez ere, besarkadak eman dizkiote Uriarteri aspaldiko lagunek.

20:00etako kanpaiak jotzen zeudela, gaztetxerainoko pasilloa egin dute herritarrek, ikurrinekin eta presoen aldeko banderekin. Apur bat itxaron ondoren, auto batetik jaitsi dira Eloi eta Izaskun. Eta berehala hasi dira txaloak, besarkadak eta ongi-etorri berbak. Bide motza izateko, luzatu egin zaio Plaza Berrirainoko tartea 43 urtez deserrian egon den Eloi Uriarteri.

Jarlekua erretiratu du

Plaza Berriko iturrien aurrean kokatu denean hasi dira hitzaldiak. Sareren izenean geratzen diren presoen eta iheslarien askatasuna aldarrikatu dute. Ondoren, pankartaren aurreko aldean ipinita zeuden hiru jarleku zurietatik bat erretiratu egin du Uriartek. Hain justu ere, hiru hutsune irudikatzen zituzten jarlekuok: Eloi Uriarte berarena, Sabin Mendizabalena eta Sebas Etxanizenaeta.

Lore-sorta eman diote gero, Aurreskua dantzatu ere bai, eta ongi-etorri bertsoek eta Benito Lertxundiren doinuek jantzi dute ekitaldia. Hitzaldi gehiago ere izan dira, iheslarien ekarpena aldarrikatzeko. Baina bereziki, besarkadak izan dira etengabekoak. Agurrak eta musuak. Soraluzetar ugarik nahi izan dio ongi-etorria adierazi.

Erretratuak kendu

Amaitzeko, gaztetxean eta Arranoan zeuden bere bi argazkiak erretiratu ditu Uriartek, herritarrek lagundutako kalejiran. Eta iragarri dute azaroaren 25ean ongi-etorri bazkaria egingo dutela. Izena emateko epea ere zabaldu dute.

Irailaren 11 zen

1974ko irailaren 11n, arratsaldean egin zuen herritik ihes Eloi Uriartek. “Egun hartan, Guardia Zibilak etorri ziren, Plazentziako beste herritar bat mugan harrapatu eta hura ekartzeaz bat. Gabolatseko lokal bat miatu zuten. Itxuraz zerbait aurkitu zuten lokalean. Egun hartan Iñaki Makinai kartzelaratu zuten eta Eloi Uriartek ihes egin zuen”, kontatu du Uriarteren lagun batek.

43 urte pasatu dira ordutik. Eta urte horietan guztietan deserrian bizi izan da Eloi Uriarte. Gaur egun Biarritzen bizi da, Izaskun bikotekidearekin. 


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Desde Alcalá-Meco, con acritud

Manu Azkarate Ramos (euskal preso politikoa Alcalá-Mecon)

DDRaren euskal ADB bertsioarekin bagoaz

Rufi Etxeberria (SORTUko Kontseilu Nazionaleko kidea eta Gatazkaren Ondorioen Batzordearen arduraduna)

Antes de que sea demasiado tarde, Ibon Iparragirre libre

Antton Lopez Ruiz (SORTUko Presoen Aldeko Batzordea) eta Iñaki Lizundia Alvarez (SORTUko Ekintza Politikoa)

Ibon hilzorian Berandu baino lehen, Ibon Iparragirre Libre

Antton Lopez Ruiz (SORTUko Presoen Aldeko Batzordea) eta Iñaki Lizundia Alvarez (SORTUko Ekintza Politikoa)

UNITÉ, SOLIDARITÉ ET LIEN AVEC LE PEUPLE

Rapport de conclusion du débat mené par le Collectif des Prisonniers Politiques Basques